Udazken Artisautza Azoka 2020

Udazken Artisautza Azoka 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Areatza

Noiz

02/10/2020-etik 12/10/2020-era

Areatzako Kaian urriaren 2tik 12ra egongo da zabalik eta atzera ere une honetako artisautzarik onena aterako digute kalera hainbat arlotan diharduten 30 profesionalek. Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Bizkortzeko Elkartea, Arbaso, antolatutako azokak Bizkaiko artisauak ditu babesle nagusi, baina ez die beste lurraldeetakoei aterik itxi. Horregatik, lehenengo edizio honetan, beste probintzia eta erkidego batzuetako profesionalek parte hartuko dute. Elkarteak leku fisikoa eman nahi dio COVID-19 pandemiak kalte handia egin dion sektore bati. Sustatzaileen ustez, "artisaua izan da bizi dugun krisi globalaren kaltetu handienetako bat. Bilbok eskaintzen digun aukera honek argi pixka bat eman diezaioke panorama ilun horri. HOGEITA HAMAR ARTISAU INGURUKopuruei erreparatuta, 1. Udazken Artisautza Azokan hogeita hamar bat artisauk hartuko dute parte. Horretarako, karpa zabal bat jarriko da Areatzako kaian. "Edukierak, segurtasun-distantziak eta prebentzioa oso kontuan hartuko ditugu; horregatik, tenperatura hartuko zaie bertaratzen diren guztiei, baita eskulangileei ere, eta sarreran kontrol zorrotza egongo da". Artisauen jatorriari dagokionez, bizkaitarrak izango dira gehiengoa baina horrek ez du esan nahi Euskal Herriko eta Penintsulako beste lurralde batzuetakoak egongo ez direnik. Partaideen zerrenda honela geratu da: zazpi bizkaitarrak izango dira, hiru artisau Nafarroatik hurbilduko dira eta bi Arabatik. Kanpotik datozenak, ordea, lau Galiziatik etorriko dira, beste horrenbeste Madrildik eta Gaztela eta Leonetik; bat Gaztela-Mantxatik; bi Aragoitik eta ordezkari bana izango dituzte Valentziak, Balear Uharteek eta Kataluniak. Gremioak kontuak hartuta, ordezkaritza orekatua dago aurten. Zeramika lantzen duten bost eskulangile izango dira eta larrugintzan eta zurgintzan diharduten launa. Oihalgintzako bi artisau, eta beste horrenbeste kosmetikan, bisuterian, jostailugintzan eta artean dihardutenak. Eta ez ditzagun ahaztu lore lehorrekin eta beirarekin lan egiten dutenak. Eta, ezbairik gabe, bilbotarrekin hutsik egingo ez dutenak nekazaritzako elikagaien arloan dihardutenak izango dira; hiru saltoki izango dituzte, bertaratzen direnen gozamenerako. SUSTATZAILEAKArbaso irabazi-asmorik gabeko elkartea da, izaera sozialekotzat hartua, euskal artisautza tradizional eta garaikidea sustatzera bideratua, eta jarduera-eremu Euskal Herria duena. Euskal Herri osoko eskulangileen ehun lantegi inguru biltzen ditu elkarteak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak