Jacopo Jenna Koreografo italiarrak dantza ikuskizun bat aurkeztuko du Azkuna Zentroan Dantzaldia jaialdiaren barruan. Bertako Kubo Baltzan izango da Some Coreographies izeneko saioa, azaroaren 21ean.
Italia herrialde gonbidatu da aurten Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdian. Horri esker, Italiako dantza eszenaren erreferentea den Jacopo Jenna koreografoak Some Coreographies estreinatuko du bihar.
Pieza, “dantza eta koreografia ardatz dituen ikerketa batean oinarritua dago, dantza eta koreografia harturik gorputza mugimenduen arabera birplanteatzeko testuinguru performatiboak sortzen dituzten praktika hedatu modura. (…). Sekuentzia azkar batean elkartutako hainbat pasarteren prozesu mimetiko batean garatzen da koreografia; zinemak eta Internetek erakusten duten dantzaren eta performancearen historiatik azalera atera dira pasarte horiek, materia zinetiko sentikor baten bila. Irudi horietan erretratatutako gorputza gorpuzten, eraldatzen, konektatzen eta taxutzen du dantzariak, haren dinamikak, askatasuna eta berehalakotasun linguistikoa ikuspegi neutral batetik aztertuz, irudimena koreografia zehatz baten exekuzioan deserrotuz”.
Piezaren bigarren zati batean, Roberto Fassone artistaren jatorrizko bideo batek koreografia bisualen hurrenkera bat erakusten du, giza arrastorik gabea, “eszenan ari den gorputzarekiko erlazioa bilatzen duena eta dantzaren materia ukiezinari buruzko gogoeta egiten duena”.
Ikuskizuna 19:00etan hasiko da.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.