"Jauja"

"Jauja"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eu

Non

Tabakalera

Noiz

09/09/2020

JAUJA, Lisandro Alonso , Argentina-AEB-Herbehereak-Frantzia-Danimarka-Mexiko-Alemania, 2014, 108'Viggo Mortensen da Lisandro Alonsoren film honetako protagonista. Filma Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen eta FIPRESCI saria irabazi zuen. 1882an, Dinesen kapitaina Danimarkatik Patagoniara iritsiko da, hamabost urteko Ingeborg alabarekin batera, Argentinako armadarentzat ingeniaritzako lan bat egiteko. Ingeborgek soldadu gazte batez maitemindu eta harekin ihes egin ondoren, kapitaina etsaien lurraldera joango da, bikotea bilatzera. Bakarkako bilaketa izango da, denboratik haratagokoa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak