"Bobo"

"Bobo"

Gertaeraren datuak

Non

Bizkaia Aretoa

Noiz

11/11/2020

Espazio intimo batetik, haurren linbotik, nire gainean mugitzen diren muga aleatorio guzti horiei begira nago, harrituta, normaltasuna normaltasun ezetik bereizten saiatuz. Besteen begiradak eta gizartearen inertziak presa sartzen didate, mugak normaltasunaren aldean kokatuko nauen lekura korrika joan nadin. Hala ere, ez daukat batere argi hor egon nahi dudan. Ez daukat argi linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen baina nik lagun ditudan elementu horiek guztiak utzi nahi ditudan. Beldurra ematen du esateak, baina agian, baboa izan nahi dut, agian tentel hutsa naiz eta hobetu nago horrela. Inguruan dabilkidan zarata itzaliko dut, astiro ibiltzen hasiko naiz,. Oinak erretzen bazaizkit ere, hor geratuko naiz. Dena asmatuko dut, baietz esango diot neure buruari, behin eta berriro, Gerturatzen diren guztiak zalantzaz beteko ditut, tentelak garen ala ez bereizteko aukerarik ematen ez digun epidemia izango banintz legez. - Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui
- Argien diseinua: Marc Kanou
- Jantzi-diseinua: Patricia Arostegui
- Argazkia: Dani Hernández
- Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernández, Olatz de Andrés, Neus Villa, Isaak Erdoiza
- Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian GetxoKoldo ArosteguiKoldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografia-egile txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany eta La Ejecutora.
Jerome Bel-en “The show must go on” piezan ere parte hartu du. 2018an, Performing Gender europar proiektuaren parte diren koreografia gorakorretako bat izateko hautatu zuten. Azken urteetan, Angela eta Koldo bikotea osatu du, Angela Peris Alcantud-ekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza” eta “Alles” piezak interpretatu dituzte hainbat herrialdetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak