2024ko Kazetaritza, bertatik bertara jaialdiaren barne. PERIODISMO VISUAL SOBRE LA CRISIS CLIMÁTICA (“Klima-krisiari buruzko ikus-kazetaritza”) Santi Palacios prentsa-argazkilariak Sonda Internacionalen helburuak, metodologia eta lehen lanak azalduko dizkigu. Sonda Internacional komunikabide berri bat da, gaur egun erronka global handien dugun klima-krisiari buruzko ikus-kazetaritzan espezializatutako. Komunikabide horren atzean kazetari talde bat dago, gehienak foto- eta bideo-kazetaritzan espezializatuak, eta nazioartean ibilbide luzea eginak. Hizlaria: Santi Palacios, Sonda Internacionalen sortzaileetakoa eta zuzendaria. Canon Europe-ren enbaxadorea. Migrazioak, gatazkak eta giza ekologia ditu lanaren ardatz nagusi, soziologiaikasketetatik datozkion interesak, alegia. Irabazi dituen sari ugarien artean, nabarmentzekoak dira World Press Photo 2017an, Ortega y Gasset saria 2023an, Argazki Humanitarioko Luis Valtueña saria 2020an, eta Fotokazetaritzako Sari Nazionala bi urtez jarraian (2015ean eta 2016an).
Kazetaritza, bertatik bertara 2024: egitaraua (pdf)
Kazetaritza, bertatik bertara 2024: "Klima-krisiari buruzko ikus-kazetaritza"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
blogs.vitoria-gasteiz.org
Non
Europa Biltzar Jauregia
Noiz
30/08/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.