Sra. Polaroiska: "Consejo de sabias"

Sra. Polaroiska: "Consejo de sabias"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

19/01/2021

Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek), Azkuna Zentroko Artista AZ-Kideek Emakume jakintsuen kontseilua proiektua amaituko dute, hainbat esparrutako emakume helduekin eta profesionalekin izandako topaketen zikloaren azken saioarekin. Zenbait elkarrizketaren bidez, emakume horiek beren bizi- eta lanbide-esperientziak transmititzen eta partekatzen dituzte, eta erreferente gisa agertzen diraProiektuaren zati publikoa garatu ondoren, Sra Polaroiska lanean ari da  Emakume jakintsuen kontseiluari amaiera emango dion koadernoarekin. Koaderno horretan, emakume horiek partekatutako jakinduria jasoko dute, zikloa osatzen duten saioetan artistek sortu dituzten kontakizun grafikoekin batera. Abigail Lazkoz, Conxita Herrero, Bea Aparicio, Juana García eta Naiara Goikoetxea izan dira lehen bost saioetan jakintsu bakoitzaren ondoan izan diren ilustratzaileakGuztira, sei jardunaldi dira, hainbat gairi buruzkoak, Sra. Polaroiska azken urteotan garatzen ari den lan-ildoarekin bat datozenak, bereziki bideratuta dagoena erreferenteak sortzera eta ahalduntzera. Saioetan jakintsu hauek hartu dute parte: Dolores Juliano gizarte-antropologoa, Argentinan jaioa (1932) eta Bartzelonan erbesteratua Videlaren estatu-kolpearen ondoren; Amaia Lasa, poesia euskaraz idatzi zuen lehen emakumeetako bat; Garbiñe Mendizabal, genero-berdintasunerako aholkularia eta espezialista; Luisa Menéndez, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako ekintzailea; Adelina Moya, Historian doktorea eta Bilboko Arte Ederren Fakultateko irakasle titularra; eta, azkenik, azken saioan gurekin izango dugun jakintsua, eta web orriaren bidez azalduko duguna. Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen dute SRA. POLAROISKA kolektibo artistikoa. Beren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. 2017an Gure Artea saria irabazi zuten, sorkuntzan egindako jarduerarengatik, eta nazioarteko arte-zentro eta jaialdi askotan erakutsi dituzte beren pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak: Artium Museoa, Reina Sofía Museoa, Guggenheim Museoa, Stockholmeko Cervantes Institutua, Manchester, Parisko Festival des Cinémas Différents, Casa Encendida, Bilbao Arte Fundazioa, eta abar. IZEN EMATE ORRIA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak