June Crespo

June Crespo

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Artium

Non

Artium

Noiz

04/12/2020-etik 30/06/2021-era

June Crespori (Iruñea, 1982) eskainitako erakusketak haren ibilbidearen une bateko eta besteko lanak bilduko ditu Museoan, proiekturako berariaz ekoitzitako lan sailekin batera. Bere piezetan, Crespok gorputzari eta honek arkitekturarekin dituen harremanei buruzko hizkuntza bat lantzen du eskulturatik. Zuloak, hodiak, mugak, zirkulazioa eta hondarra dira artistaren ekoizpenaren aipamena egiteko gehien errepikatzen diren terminoetako batzuk. Eskulturak eta irudiak, beti prekarietate materialetik, komunikabideen ekonomiatik, egiten aritzearen, saiakeraren garrantzian tematzen direnak.

Crespok hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Mª José Jove Fundazioaren Nazioarteko Arte Saria (2019), RNE-ren Ojo Crítico Saria (2018), Botin Fundazioaren Arte Plastikoen beka (2018) eta sormen-lana saritzeko Gure Artea Saria (2013). Haren lanak Reina Sofia eta Artium museoetako bildumen parte dira, besteak beste.

Bakarkako erakusketa berrienen artean hauek daude: No Osso, Portoko Certain Lack of Coherence espazioan (2019), Ser dos, Bilboko CarrerasMugica galerian (2017), Chance Album nº1, Bartzelonako etHALL galerian (2016) eta Kanala, Vigoko MARCOn (2016).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak