Conductus Ensemble

Conductus Ensemble

Gertaeraren datuak

Antolatu du

quincenamusical.eus

Non

San Pedro Parrokia

Noiz

06/08/2020

Donostiako Musika Hamabostaldia 2020ren barruan. Andoni Sierra, zuzendaria“Bach ante el espejo”
Buxtehude, Pachelbel, J. C. Bach eta J. S. Bach

Ezer ez, edo hobe esan ia ezer ere ez dakigu Bach konpositorearen bizitzako lehen urteei buruz, are gutxiago bere nerabezaro gorabeheratsuko prestakuntzari buruz. Baina dakigun gutxi horretatik, badakigu gauza bat eta Bach-en biografo guztiak bat datoz horretan: autodidakta izan zen funtsean, eta bere ikasleei esaten zien bezala, miresten zituen musikarien partiturak kopiatuz ikasi zuen konposatzen, besteak beste, Johann Christoph Bach, Johann Pachelbel eta Dietrich Buxtehude konpositoreei. Bere osaba Johann Christoph Bachen partiturak kopiatu zituen eta hari buruz honakoa idatzi zuen: "konpositore sakona zen, familiako adierazkorrena". Johann Pachelbelen musika ezagutu eta kopiatu zuen haren aitabitxia zen bere anaia Johann Christophen etxean. Era berean, 400 kilometro baino gehiago egin zituen oinez, Dietrich Buxtehuderekin ikasteko, eta haren musika erabakigarria izan zen bere konpositore bilakaerarako. Kontzertu honetako programa konpositore handi (eta neurri batean ezezagun handi) horien omenaldia da, askorentzat inoizko konpositore handiena denaren garapenean eragin zuzena izan zuten horiei eskainia.

 

 

Informazio gehiago:

Gonbidapenak Musika Hamabostaldiaren bulegoetan eskuragarri.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak