"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020: Peru Abarrategi + Irati Anda + Oier Arbina + Beñat Garaio

"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020: Peru Abarrategi + Irati Anda + Oier Arbina + Beñat Garaio

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bertsozale.eus

Noiz

26/06/2020

"Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" 2020

2016an hasitako egitasmoari jarraiki 3. edizioa izango da aurtengo hau. Lau saiotan banatuta, Arabako 16 bertsolari, 5 gai-jartzaile eta entzulea epaile izango dira. Saio bakoitzean bertsolari bana sailkatuko da Araian burutuko den azken finaleko saiora. Entzuleen erabakia izango da zein bertsolari helduko den Araian kantatzera. Finalean ez da irabazlerik izendatuko.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte.

Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira.

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie. - Ekainak 26, ostirala, 20:00, ARTZINIEGA

Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina eta Beñat Garaio

Gai-jartzailea: Ander Fernandez

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak