"Juntos"

"Juntos"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Iortia

Non

Iortia Kulturgunea

Noiz

28/03/2020

Isabel pisu apal batean bizi da. Tira, bizi baino, biziraun egiten du. Semea dauka berarekin, gazte elbarri, oldarkor eta eskuzabala. Alaba txikia, berriz, arrakasta handiko exekutiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza etxetik kanpo. Ustekabean bisitan etorriko zaie, eta horrek hankaz gora jarriko ditu senideen arteko harreman korapilatsuak.

2018an estreinatu zen mundu osoko zazpi herrialdetan. Ikuskizun hau zuzenean bihotzera iristen da, luxuzko aktoreen lan bikainean oinarrituta. Besteak beste, Kiti Manver, Melani Olivares, Gorka Otxoa eta Ines Sanchez aktoreek hartzen dute parte obran.

Komedia hunkigarria, eta, aldi berean, zirraragarria eta samurra.

Abonamendu salmenta: abenduak 23.
Sarrera solteen salmenta: urtarrilak 7. FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Fabio Marra
Zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Antzezleak: Maria Castro, Gorka Oxoa, Kiti Mánver, Inés Sanchez

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak