Lois

Lois

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

14/02/2020

Bere logelan grabatutako kantu gutxi batzuekin soil-soilik, Lois Madrilgo eszenako proposamenen artean interesgarri, polit eta asmo handienekoetako bat bilakatu da. Haren proposamena bere C86 maiteari, 80ko urteetako cheesy musikari eta Mac DeMarcok edo Homeshakek lurrun-iragazkian pasatako jazzari eskainitako musika da. Debuteko Bedroom Recordings lanarekin, azkar batean bereganatu zuen Loisek The Line of Best Fit, DIY edo BBC bezalakoen nazioarteko arreta mediatikoa, eta haren kantuek logelako hormen muga gainditzea lortu zuten; Erresuma Batuan Alex Calder-ekin hitz egin zuen telefonoz edo bere abestiak kasetean editatu zituen AEBetako Citrus City zigiluak eta biniloan Acuarelak. 2018an lehen lerrora itzuli zen berriro Lois, Londresko Stoke Newingtonen grabatu zuen Crumb Cats EParekin, The Proper Ornaments-eko James Hoarek eta Veronica Fallsek ekoiztuta; hor, lo-fia atzean utzi, eta soinu landuagoaren bila abiatu zen.  EP berriko bost kantu berriak grabatzean, vintage teklatuak, erritmo-kutxak, gitarrak eta baxuak erabili zituzten etengabe: bere kantuetan klasikoekiko errespetua eta izaera modernoaren ausardia batera ditzakeen edozein musikaren amets gauzatua. Loisen iritziz, bere musika ‘slacker jazz’ kategorian sartuko litzateke. «Jazzaren tinbreak eta indie-an ezohikoak diren akordeak ustezko axolagabekeriarekin batera doaz, berezko jarioan nagiak ateraz eta luzatuz, melodien eta konponketen edertasuna indartuz eta bizitzea egokitu zaigun garai honetan harreman pertsonal zailei buruzko hitz bikainetarako estalki ezin hobea sortuz». Muzikalia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak