Musikaz ilustraturiko hitzaldia: "LUCIANO PAVAROTTI: Prodijioa eta soinu-argia"

Musikaz ilustraturiko hitzaldia: "LUCIANO PAVAROTTI: Prodijioa eta soinu-argia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxo.eus

Non

Andres Isasi Musika Eskola

Noiz

13/03/2020

Kantuaren unibertsoari buruzko hiru saiotako zikloa MERCEDES ALBAINAren eskutik. Oraingoan musikaz ilustraturiko bi hitzaldiz gozatuko dugu. XX. mendearen bigarren erdiko opera panoramaren bi figura garrantzitsuren bueltakoak izango dira: Luciano Pavarotti tenorea (martxoak 13) eta María Callas sopranoa (martxoak 27).
Javier de Solaunen omenez kontzertu batekin itxiko dugu zikloa. Saio honetan, tenore gisa izandako paperarekin lotuko dugu euskal musika ondarea kontserbatzeko egin zuen lana. Nabarmentzekoa da Andres Isasiren sorkuntza berreskuratzeko izan zuen irmotasuna. Horretarako, bere irakaskuntzak jaso zituzten abeslariek eta ikertzaileek parte hartuko dute. Horiek, Solauni esker eta Isasiren figurari lotutako dokumentuak berreskuratzeari esker, konpositore horren obraren inguruko azterketa sakon eta zorrotzak egin ahal izan dituzte. Ulertuko dugu Javier de Solaun zergatik den guretzat, Getxotik mundu zabalera. . . tenore bat baino gehiago. EGUNAK
Martxoak 13, OSTIRALA: “LUCIANO PAVAROTTI: Prodijioa eta soinu-argia”
Martxoak 27, OSTIRALA: "MARIA CALLAS: talentua eta ofizioa errepertorioari egindako ofrenda gisa"
Andrés Isasi Musika Eskolako Mediatekan (Areetako egoitza) 18:30ean – sarrera 3€Maiatzak 9, LARUNBATA “JAVIER DE SOLAUN, tenore bat baino gehiago”
Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoan (Areetako egoitza) – 19:00etan – sarrera
gonbidapenarekin

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak