Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Sheherazade"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Sheherazade"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

28/03/2020

ABONU DENBORALDIA 2019/2020. Fidelioren, Beethovenek idatzitako opera bakarraren, oberturak bide emango dio Bela Bartok hungariarrak New Yorken erbestealdian amaitu zuen azken obrari, 1945ean, hil baino egun batzuk lehenago. Ideia musikal uholde bat barne hartzen duen Pianorako 3. kontzertua lirikotasun eta baretasun handia izateak ezberdintzen du Bartoken aurreko bi kontzertuetatik, horiek zorrotzagoak baitziren. Interpretea Varvara izango da; 2012an Geza Lehiaketaren irabazle izandakoa mundu osoan ari da eskaerak jasotzen bere interpretazioen berezitasun eta kalitateari esker. Mei-Ann Chen, Estatu Batuetako musika-zirkuituan erreferentziazkoa den zuzendaria, Chicagoko Sinfoniettaren eta Taiwaneko Sinfonikoaren titularra, igoko da podiumera Sheherazade ipuin orientalari aurre egiteko. Rimski-Korsakov musikagile errusiarrak errepertorio sinfonikoko klasiko batean bilakatu zuen sentsualitate eta exotismoz gainezka egiten duen partitura bati esker. L. V. Beethoven
Fidelio (Obertura) [6']B. Bartok
Piano eta orkestrarako 3. kontzertua [23']N. Rimsky-Korsakov
Sheherazade, Suite sinfonikoa, Op. 35 [42']Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak