Expodistrito 2021: "Bitzitza erresilenteak" (UNICEF)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbao.eus/
Non
San Frantziskoko Udaltegia
Noiz
16/03/2021-etik 31/03/2021-era
Expodistrito 2021 (urtarrila-martxoa). Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantzisko auzoetara hurbilduko ditu udaltegien bitartez, urtarrilaren 12tik aurrera bisitatu ahal izango diren sei pintura eta argazki erakusketa. Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, datorren apirilera arte, hiriko sei barruti horietako bizilagunengana iristeko. Denak dohainik dira eta bisita ordutegiak www. kulturabarrutik. eus helbidean daude ikusgai. BIZITZA ERRESILENTEAK / VIDAS RESILIENTES – UNICEF (ARGAZKIGINTZA)“Bitzitza erresilenteak” obra 18 argazkik osatzen dute: Mauritaniako umeen erretratuak dira, eta, erretratuei lagun egiten, haien kontakizunak. Kontakizun horietan, haien errealitateak kontatzen dira. . . betiere biziraupenetik eta ilusiotik. EXPODISTRITOEXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www. kulturabarrutik. eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.