Urmuga Jaialdia 2024: egitaraua (Urtanta 2024)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
eitb.eus
Non
Hondarribia, Arantzazu, Bakio eta
Noiz
22/07/2024-etik 28/07/2024-era
Urmuga mendiak eta musika batzen dituen jaialdia 2020an abiatu zen; Euskal Herri osoa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du bi urtean behin, "mendi tontor, herritxo eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna ekarriz". Ekitaldi hori egiten ez den urteetan, aldiz, Urmugaren Urtanta antolatzen da, laburragoa. 2022an, Elkanoren mundu bira omendu zuten, eta aurtengo edizioan Nestor Basterretxearen ondarea goretsiko dute, haren heriotzaren mendeurrenean. Uztailaren 22, 23, 25 eta 28an, hainbat euskal musikari eta artista Et Incarnatus orkestrari batuko zaizkio Hondarribian, Arantzazuko Basilikan, Bakion eta Gaintzan. Lehen bi hitzorduetan, Basterretxearen omenezko ikuskizun berri bat taularatuko dute. Asisko Urmenetak gidoi batera ekarri ditu Jon Esnaola konpositorearen sei sorkuntza lan berri, eta Donostiako Orfeoiak, Maika Etxekoparrek, Et Incarnatus Orkestrak, Iñaki Palacios txistulariak eta Titika Rekalt aktoreak interpretatuko dute opera hori. Uztailaren 25ean eta 28an, aldiz, Bakion eta Gaintzan, Et Incarnatus Orkestrak euskal kantari ezagunen kanten egokitzapenak eskainiko ditu, Eñaut Elorrieta, Anje Duhalde, Idoia Asurmendi, Olaia Inziarte eta Xabier Leturiaren parte hartzearekin. Esan gabe doa, kontzertuetarako iristeko mendi ibiliak egiteko aukera izango da. Uztailaren 1ean, proiektua diru ekarpenez laguntzeko epea irekiko dute webgunean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.