Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago. --El oxímoron de la abuela lan arrakastatsuaren ondoren, La Red Teatro Antzerki Jardunaldietara itzultzen da Los olivos pálidos bere azken ikuskizunarekin. Oraingoan, Maite Lorenzok eta Juanma Canok osatutako konpainiak lagun izango ditu Nerea Ariznabarreta aktorea pianoan eta Enrique "El Vaka" gitarra-jotzaile fl amenkoa. Juanma Canok idatzi eta Mikel Areitiourtenak zuzendutako obra Federico Garcia Lorca hil ondoren joaten den bizitzen arteko lekuan kokatzen da. Han, antzerkigilea Bernarda Alba pertsonaia inspiratu zion Frasquita izeneko emakumearekin elkartuko da. Horrek Lorkaren pertsonaiaren ezaugarri asko hartzen ditu Eibarko konpainiak imajinatutako topaketa honetan: "Ez da laztasunik gabeko topaketa, alderantziz baizik; izan ere, biek sinbolizatzen baitute 'España biak' deitu genezakeena". Bi pertsonaiek elkarri esateko asko izango dute, eta guk, agian, ikasteko zerbait izango dugu. FitxaANTZEZLEAK: Maite Lorenzo, Juanma Cano, Nerea Ariznabarreta, Enrique ‘El Vaka’
ZUZENDARITZA: Mikel AreitioaurtenaIraupena: 75 min
"Los olivos pálidos"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Eibarko Udala
Non
Coliseo Antzokia
Noiz
02/04/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.