Arkeologiaren Europako Jardunaldiak ekainaren 15ean eta 16an egingo dira aurten. Museo eta Arkeologia Zerbitzuak antolatu ditu, eta jende guztiarentzako jarduera bat egingo da zenbait ordutegitan. Berreraikuntza historiko bat da, zeinetan Cohors I Gallica taldeak bizia emango baitie arkeologiak ezagutzera eman dituen erromatarren garaiko zenbait objekturi. Horietako asko beira arasetan ikus daitezke: neurketa eta ingeniaritza tresnak, erlijio errituetarako objektuak, oturuntzetako tresnak eta ostilamenduak, norberaren garbitasunaren eta zaintzaren garrantzia, eta, azkenik, armada erromatarraren presentzia. Arkeologiaren Europako Jardunaldiek botere publikoak eta arkeologiako protagonistak bultzatzen dituzte ondare arkeologikoari balioa ematera, eta Europako Kontseiluko kide diren herrialde guztietan arkeologiako protagonisten sare bat eratzea ahalbidetzen dute. Helburu hauek ditu, beraz: Europako herritarrak Europako kultura aberastasunaren eta askotarikotasunaren inguruan kontzientziatzea, arkeologiari ikusgarritasuna ematea, publikoari Europako kulturen mosaikoa ulertzen laguntzea, publiko berriak erakartzea eta ezagutzak trukatzea. Hau izango da ordutegia:- Ekainak 15, larunbata: 10:30-13:30 / 16:30-18:30; bisita gidatuak 11:00etan, 12:00etan eta 17:00etan.
- Ekainak 16, igandea: 10:30-13:30; bisita gidatuak 11:00etan eta 12:00etan. Informazio gehiago: Arabako Arkeologia MuseoaArkeologiaren Europako Jardunaldiak ekainaren 15ean eta 16an egingo dira aurten. Museo eta Arkeologia Zerbitzuak antolatu ditu, eta jende guztiarentzako jarduera bat egingo da zenbait ordutegitan. Berreraikuntza historiko bat da, zeinetan Cohors I Gallica taldeak bizia emango baitie arkeologiak ezagutzera eman dituen erromatarren garaiko zenbait objekturi. Horietako asko beira arasetan ikus daitezke: neurketa eta ingeniaritza tresnak, erlijio errituetarako objektuak, oturuntzetako tresnak eta ostilamenduak, norberaren garbitasunaren eta zaintzaren garrantzia, eta, azkenik, armada erromatarraren presentzia. Arkeologiaren Europako Jardunaldiek botere publikoak eta arkeologiako protagonistak bultzatzen dituzte ondare arkeologikoari balioa ematera, eta Europako Kontseiluko kide diren herrialde guztietan arkeologiako protagonisten sare bat eratzea ahalbidetzen dute. Helburu hauek ditu, beraz: Europako herritarrak Europako kultura aberastasunaren eta askotarikotasunaren inguruan kontzientziatzea, arkeologiari ikusgarritasuna ematea, publikoari Europako kulturen mosaikoa ulertzen laguntzea, publiko berriak erakartzea eta ezagutzak trukatzea. Hau izango da ordutegia:- Ekainak 15, larunbata: 10:30-13:30 / 16:30-18:30; bisita gidatuak 11:00etan, 12:00etan eta 17:00etan.
- Ekainak 16, igandea: 10:30-13:30; bisita gidatuak 11:00etan eta 12:00etan.
"Europako Aerkologia Jardunaldiak Araban"
Gertaeraren datuak
Noiz
15/06/2024-etik 16/06/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.