Arriaga Antzokiak Chema Trujilloren Antíguona antzerkiaren estreinaldiarekin hasiko du 2025a. Gaur berton, hilak 7, Arriaga Antzokian estreinatuko da Arimaktore Teatro konpainiko Leire Olaran, Aratxo Angulo, Alfonso Díez, Sara Barroeta eta Eneritz García aktoreekin.
Antíguona lanak “Sofoklesen Antígona obra mitikoa dakarkigu gogora, baina jatorrizko istorioaren degradazio sakon baina ia saihetsezin gisa iritsi da gugana. Feminismoa, justizia, antzinako ideiak ideia garaikideekin nahastuta… antzezlanean askotariko gaiak lantzen dira, gaurkotasun handikoak, guztiak. (…) Obra honetako Antigona ideia zaharkituekin lerrokatutako emakume bat da; ustez, nobleak eta sakratuak dira ideiok, nahiz eta bere interesen aurka doazen. Guztia oso-oso tragikoa da. Hain da tragikoa, ezen alderantzikatu eta fartsa baten itxura hartzen baitu.
Hementxe duzue Sofoklesen obra hilezkorra, marmolezko lauza batean idatzia eta aire zabalean jarria, bi mila bostehun urteko karaktere jada lausoak agerian dituela, higaduraren, haize-boladen eta Greziako eguzki lehorraren laztasunei aurre eginez. Faxismo kutsu handiko alderdi batek irabazi ditu hauteskundeak, bere boto-paperetan antigoaleko hautagaien segida bat babestuz, harroputz atsegin bat zerrendaburu duela: Kreonte. ”
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.