"Cadena de montaje"

"Cadena de montaje"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

La Fundición

Non

La Fundición

Noiz

05/12/2020-etik 06/12/2020-era

Cadena de Montaje Ciudad Juarezen eraildako emakumeei eta iristen ez den justizia bat eskatzen duten emakume eta senideen kolektiboei egindako omenaldia da.
Ikuskizuna Ciudad de Juarezen (Mexiko) eraildako emakumeen inguruko gogoeta eta salaketa egiteko proiektu bat da, ekitaldi horiek bizi garen gizarte patriarkalean planeta osoan emakumeekin gertatzen denaren punta modura hartuta. Suzanne Lebeauren testuan argi geratzen da indarkeria hori gure bizimoduan txertaturik dagoela, gure egunerokotasuneko parte dela, gure azturetan barneratuta dagoela eta gure gizarteko zirrikituetan barna libreki ibiltzen dela, eta lehen kapitalista izeneko sistema ekonomiko honek eragiten duen laneko esplotazio basatiarekin estu lotuta dagoela, gizartea menderatzeko modu gisa”. Ikuskizunean hiru ekintzek bat egiten dute:
Suzanne Lebeauren testua, bi aktoresak mantra baten modura elekatua, iritzi baten aldeko jarrera gisa. Inork hitz egin nahi duen horren inguruan hitz egitea. Argi eta garbi esatea. Emakumeen borrokaren zeremonia, pixkanaka espazioa betetzen duen isilpeko borrokaren ikonografia, eraildako emakume bakoitzaren absentzia sentitzen den arte.
Azken koda: beltzezko dantzaria, geratzen den espazioan dantzatzen dena, oroitzeko, oroitzapenerako, memoriatik abiatuz etorkizunean islatzeko dantza egitea. Suzanne Lebeauren lanaren garrantziari, nahiz publiko gaztearen artean dramaturgia loratzeari dagokionez hark egindako aparteko ekarpenari esker, sari eta garaikur ugari eskuratu zituen, besteak beste: Collidram – Prix de littérature dramatique des collégiens en Île-de-France Saria (2010), Kanadako Gobernadore Nagusiaren Literatura Saria (2009) – Antzerki kategorian, Sony Labou Tansi des Lycéens Saria (2009), Comédie-Française Garaikurra (2008) eta las Journées de Lyon des auteurs de théâtre Saria (2007) El ruido de los huesos que crujen lanarekin. 1998an Frantseseko Hizkuntzako Parlamentarien Nazioarteko Asanbladak Chevalier de l’Ordre de la Pléiade gradua eman zion bere lanarengatik orokorrean, 2010ean, Quebeceko gobernuak Athanase- David Saria eman zion, idazketa karrera baterako prestigio handieneko bereizgarria, eta 2016an Arte Eszenikoetako Gobernadore Nagusiaren Saria jaso zuen: Ekintza artistikoaren Saria – Antzerki kategorian, arteen esparruan Kanadan ematen den garaikur handiena. 2017an «ASSITEJ Inspirational Playwrights» Saria jaso zuen. 2018an, Frantziako Errepublikak Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres gradua onartu zion. 2019an, Quebeceko gobernuak Compagne de l’Ordre des arts et des lettres du Québec Ohorezko Titulua eman zion eta Trois petites sœurs lanarekin (hiru ahizpatxo) CEAD elkartearen Louise-LaHaye Saria irabazi zuen. Halaber, CINARS (2012) eta RIDEAU (2013) omenaldi sariak jaso zituen, Kanadako Antzerki Eskola Nazionaleko Gascon-Thomas (2013) saria, eta Frantziako Antzerki Zentro Nazionalaren La Belle Saison (2015) Saria bere lanarengatik orokorrean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak