Euskarazko ipuin lehiaketa Abadiñon

Euskarazko ipuin lehiaketa Abadiñon

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Abadiñoko Udala

Noiz

11/05/2020-etik 20/05/2020-era

Abadiñoko Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, euskarazko ipuinen lehiaketa berri bat antolatu du. Aurten, alarma egoeraren ondorioz ikasleek etxean idatzi beharko dituzte euren lanak. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago. Mikel Garaizabal Euskara zinegotzi eta alkateak gogorarazi duenez, Abadiñoko Udalak urtero antolatzen du euskarazko ipuin lehiaketa hau umeen idazmena sustatzeko. Orain arte eskolaumeek eskolan bertan idatzi izan dituzte lehiake honetarako ipuinak, baina urten etxean idatziko dituzte eta posta elektronikoz bidaliko gero "ipuina2020 @abadiano. eus" helbidera. Ipuinak aurkezteko epea maiatzaren 20an amaituko da. Ipuinek gutxienez ehun hitz izan beharko dituzte, eta eskuz nahiz ordenagailuz idatzita egongo dira, DBHko ikasleen kasuan izan ezik, horiek makinaz idatzita baino ezingo baitituzte aurkeztu. Lana ordenagailuan egiten bada, PDF formatuan aurkeztuko da, eta eskuizkribua bada, eskaneatu egingo da eta  PDF formatuan bidali, edo argazki gisa bidaliko da JPG formatuan. Lehiaketan lau kategoria ezarri dira: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak; Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak; DBHko lehen eta bigarren mailak; eta DBHko hirugarren eta laugarren mailak. Epaimahaiak dirusari bana emango die kategoria bakoitzeko lehen hiru ipuin onenei, eta saritutako lanak Udalaren webgunean argitaratuko dira. Sakatu hemen oinarriak deskargatzeko (PDF 252KB)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak