Alex Padillak 2029ra arte berritu du Athleticekin

Athleticek eta Alex Padilla atezainak akordioa lortu dute kontratua 2029ko ekainaren 30era arte berritzeko, sinatuta zuena baino hiru denboraldi gehiago. Zarauztik Lezamara salto egin ondoren, Padillaren hazkundea etengabea izan da, denboraldi honetan lehen taldean debuta egin duen arte. Akordioa ostiral honetan sinatu da Ibaiganen, Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusia bertan zirela. Atezainak bere gain hartu behar izan zuen Athleticen atea defendatzeko ardura, Unai Simon eta Julen Agirrezabalaren lesioengatik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak