El Consorcio
Gertaeraren datuak
Antolatu du
euskalduna.eus
Non
Euskalduna Jauregia
Noiz
15/11/2024
90eko hamarkadaren hasieran sortutako bilbotar taldea Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean izango da, bere ibilbideko arrakasta handiak gogoratzen dituen bira batean murgilduta. Estíbaliz Urangak, Amaya Urangak, Iñaki Urangak eta Carlos Zubiagak osatzen duten laukoteak, Mocedades ahots taldearen partaideak ere izan zirenak,Bilboko Biltzar eta Musikaren Jauregiko agertoki nagusiaren gainean euren abesti ahaztezinak abestuko dituzte: ‘Tómame o déjame’, ‘El vendedor’, ‘La otra España’, ‘Qué pasará mañana’, ‘Secretaria’, ‘Quién te cantará’, ‘Desde que tú te has ido’, ‘Amor de hombre’, ‘Dónde estás corazón’, ‘Le llamaban loca’… bost hamarkadatik gorako ibilbide arrakastatsua izan dute estatuko musikan. Abeslarien ahots bikainek, primeran bat egiten dutenak eta kalitate paregabearekin gainera, 2016an Grammy Latino bat eskuratzera eraman zituzten. Jakina, 'Eres tú' Juan Carlos Calderón-ek konposatutako abestia, taldea 1973ko Eurovision jaialdian bigarren lekua lortzera eraman zuena, Mocedades-eko taldekide zirelarik, gaztelania hutsean milioi bat kopia baino gehiago saltzea lortu duen musika talde hispaniar bakarraren setlist-ean izango da baita ere.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.