Tenpora

Tenpora

Gertaeraren datuak

Non

Leidor Aretoa

Noiz

09/10/2020

Ibilbide luzeko bost musikariz osatua, proiektua 2012an abiatu zen, eta bi disko luze argitaratu ditu, Mundu berria (2014) eta Itzulika (2017). Azpimarratzekoak dira hala taldearen osaera eklektikoa nola erakusten duen musika-aberastasuna, esperokoa dena, bestalde, aintzat hartzen badugu taldekideak honako proiektu eta talde hauetako partaide izan direla: Maddi Oihenart, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Cantus Caterva, Umama o Et Incarnatus Orkestra, Petti… Estilo eta sentsibilitate horien baturak berezko nortasun berezia eman dio taldeari, arrastoa uzten duen izaera. Haren musika sailkaezina da, taldea etengabeko bilaketan aritzen baita; hori bai, bere musikaren funts eta bereizgarritasunari eusten die. Musikari adituen hitzetan, kantak pop eta jazzetik jaiotzen dira, eta elektronika zein rock progresiboaren eremuetan sartzen dira. Proposamenaren kalitatea, zuzenekoaren indarra eta abestietan islatzen duten sentikortasuna batetik, eta, bestetik, taldearen irmotasuna eta dotorezia; horiexek dira bai ikus-entzuleek bai kritikariek gehien nabarmendu dituzten ezaugarriak. Orain, hirugarren diskoa aurkeztera: Berriro asma nazazu. - Hasier Oleaga: bateria
- Itsaso Etxebeste: baxua
- Juantxo Zeberio: teklatuak
- Beñat Barandiaran: gitarra
- Elene Arandia: ahotsa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak