Iker Martinez

Iker Martinez

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

27/02/2020

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan otsaileko emanaldian Iker Martinez de Zuazo oñatiarra izango dugu Oihanederren. Aspaldi hasi zen musikaren munduan. Latzen taldearen partaide nerabezaroan, gerora, Potemkin, Amonal edo Lenao taldeetan aritu da urte guzti hauetan. 2017an bere bakarkako lehen lana plazaratu zuen: “Itzalen mundua“. Sei abestiz osaturik, kutsu intimista eta soinu akustikoa erdigunean zituen kantu bilduma zen. Oraingoan Iker Martinezek hamaika kantu batu ditu “Lurralde berriak” izenburuko diskoan. Bere lehen laneko soinu akustikoa alboratu gabe, album honetan Ikerrek eskaintzen dituen soinuak asko zabaldu dira: kutsu amerikarreko rocka (Ryam Adams, The Black Crowes, The Jayhawks, Bruce Springteen…), pop doinu alaiak (REM, Oasis…), organoaren eta pianoaren erabilera… Azken honen harira, disko honen bereizgarri eta nobedadeetako bat horixe da: Ikerren eta Fredi Pelaez musika lazkaotarraren arteko elkarlana. Fredi Pelaezek, organoa, pianoa, wurly-a eta abar joko ditu diskoan, eta elkarlan horri esker kolore eta ñabardura ugari gehitu dira, berez, sinpleak diren doinuak oso era dotorean jantziaz eta entzuleari benetako musika esperientzia osatu bat proposatuz. Hitzei dagokienez, esan daiteke Iker ez dela ezkutatzen. Bere buruaz idazten du, sentitzen duenaz, ikusten duenaz. Bai kanpoan eta bai, batez ere, bere barruan. Askatasun pertsonala, maitasuna, galera, tristura, bizitza erdiko krisia, heriotza, aurrera egitea… Hitzak, bere bizitzaren momentuko erradiografia dira, mamuak uxatzeko, eta barruan daukana ateratzeko bidea. Diskoaren oinarria, Ikerrek berak Jimmy Irizar eta Joxeba Aranbururekin grabatu zituen Andoaingo Garate estudioetan, Iñaki Zubia oñatiarrak gidatuta. Ondoren, Fredirekin lana egin zuen Beasaingo Pottoko estudioetan, eta azkenengo grabaketak Oñatin bertan egin zituen lehen aipatutako Iñaki Zubiarekin. Irene Balzategi oñatiarrak ere abestu du, eta Xabi Zeberiok eta Pello Ramirezek ere parte hartu dute. Disko autoekoiztua da eta Oñatiko talde desberdinen musika batzen duen Almehuna zigilupean argitaratu da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak