Marisa Amigoren "El misterio del cisne negro. Rara avis" liburuaren aurkezpena

Marisa Amigoren "El misterio del cisne negro. Rara avis" liburuaren aurkezpena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)

Noiz

01/12/2020

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak abenduaren 1ean (asteartea) Marisa Amigoren El misterio del cisne negro. Rara avis (Zisne beltzaren misterioa. Rara avis, euskaraz)liburuaren aurkezpena hartuko du. Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, eta Naiara García de Andoin, Sanfilippo Sindromea duten hiru haurren ama eta San Filippo Fundazioko kidea, izango dira topaketaren aurkezleak. Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, 19:00etan. Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da jada eskuragarri dauden doako gonbidapen bat erresebatzea, www. bilbaokultura. eus/bidebarrietakulturgunea helbidean. Gaur egungo egoeratik eratorritako segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak aulkietan egokitu ahal izateko. El misterio del cisne negro. Rara avis liburuan, antzinako gutun bat eta hitz misteriotsuekin egindako marrazki bat -RARA AVIS- dira zisne beltzaren misterioa argitzen saiatzeko istorio honetako protagonistek izango dituzten aztarna bakarrak. Javier, Gabriele, María, Noam, Kirsten eta Pablo ikertzaile nekaezinak dira, eta, marrazkiaren letra bitxiei jarraituz, Bilboko Uriak ezkutuan dituen pistak eta Rara avisen misterioa gordetzen duten eliza misteriotsuenak bilatuko dituzte. El misterio del cisne negro. Rara avis liburuaren autorea María Luisa Amigo Fernández de Arroyabe da. Idazlea Bilbon jaio zen eta Filosofian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua da. Aisialdiaren eta filosofiaren inguruko hainbat liburu idatzi ditu, baita hainbat ikerketa-artikulu ere, besteak beste, Juan Ramón Jiménez poetari buruzkoak. Azken urteotan, Araitz, Ixone y Unai en el parque de los patos edo Platero y las palabras olvidadas bezalako ipuinak argitaratu ditu. Duela lau urte Misterios en la Universidad argitaratu zuen, El secreto de CAVE CANEM, eta ondoren, El tesoro de los sabuesos eta El hallazgo de las joyas escondidas, Deustuko Unibertsitatean garatzen den trilogia. Piratas en el colegio liburua ere argitaratu du. Liburu berriaren ekintza Bilboko kale eta eliza ezagunetan girotzen da. Ipuin horiek guztiek Sanfilippo sindromea duten Bilboko haur batzuen kausa babesten dute; izan ere, egileak gaixotasun horrekin egin du lan azken urteotan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak