Zirkualde zirkuko arte garaikideen jaialdialdiaren egitarauaren barruan. Iraupena: 35′
Musika entzuten da. Doinu batzuk entzun ostean, bi emakume sartuko dira agertokiaren erdira. Elkarri begiratu, hurbildu, besarkatu, igo, bultzatu, biratu. Euren rolak etengabe trukatuz, zirkutik dantzara, eramailetik akrobatara, isiltasunetik soinura, ikuskizunetik bizitzara igarotzen dira. Aurrez definitutako kode eta rolekin jolasean, beren gorputzaren benetako potentziala aurkitzeko hautua egingo dute, eta haien indar isila sentikortasunez adieraziko da. Gitarra biziz lagunduta, emakumeon mezua inposatzen dizkieten arauei eta rolei gailenduko zaie. Ikusleekiko hurbiltasun handia onartuz, bi akrobatek une iragankor bat partekatu nahi dute, gozotasunez eta poesiaz betea, intimitaterako espazio bat sortuz. Ingurune aldakor horrek elikatzen duen orekaren etengabeko bilaketa horretan, pixkanaka konfiantzazko eta konplizitatezko harremana eraikitzen dute. Bihotza baretzen duen ikuskizun hunkigarria da.
EKO – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan, FEDER (POCTEFA) funtsak zati batean finantzatutakoa. - Zirkualde 2024: egitaraua (pdf)
Zirkualde 2024: "Passing swiftly"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbao.eus
Non
Ametzola Parkea
Noiz
20/09/2024-etik 21/09/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.