Filmazpit: "Mutafukaz"

Filmazpit: "Mutafukaz"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.org

Non

BilbaoArte

Noiz

03/02/2021

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. MutafukazEzagutzen genuen komikia. Frantsesa da, west coast eragin zoragarriarekin Guillaume Renard-ek (goitizenez "Run") sortua. Ezagutzen genituen bere izakiak (Angelino, Vinz, Willy). Zapalduta genituen lehendik ere Dark Meat City-ko kaleak –hiri kirasduna baina itzela–. Oso gogoko genuen bere scooterra, bere garezurra sutan, bere biz- larritasuna, espero ez zuen bere halabehar mesianikoa. Norbaitek filma egitea baino ez zen falta. Eta "Run" bera eta Ankama argitaletxea izan ziren Shojiro Nishimiren –Batman: Gotham Knight (2008) zuzendu zuen lehenago– eta STUDIO 4ºC ekoiztetxearen konplizitatearen bila irten eta aurkitu zutenak. Hauxe da emaitza: nahasketa zoragarria, hip hop, usteldura, naturaz gaindiko zientzia fikzioa, beldurra, borroka librea, tristura existentziala eta Toxic Avenger DJaren elektronika. Fitxa- Estreinaldi-urtea: 2017 (Filmazpit katalogoan 2019tik)
- Zuzendariak: Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard
- Herrialdeak: Frantzia eta Japonia
- Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
- Iraupena: 90 minutu
- Banaketa: Mediatres estudio (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak