Sormene 2020

Sormene 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sormene.eus

Non

Torrezabal Kultur Etxea

Noiz

14/12/2020-etik 20/12/2020-era

Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat.

Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…

Bost helburu nagusi hauek ditu:

- Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak.
- Euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak.
- Kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea.
- Sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea.
- Euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.


Sormene proiektuaren bereizgarria izango da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea.

Galdakaoko kultur eragileen elkarlana sustatuko da Sormene plazan. Herritarren kezketara eta eskarietara ondo egokituko dira sorkuntzazko jarduerak.

Euskararen inguruan Galdakaorako proiektu berritzailea eta erakargarria sortzea dugu helburu, eredugarria izan dadin denentzat.

Bi plaza ditu Sormenek:

Plaza fisikoa: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea.

Plaza birtuala: sormene. eus webgunea; streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Torrezabal etxeko kokapena baliatzeaz gainera, Galdakaoko ikastetxeetan landuko dute Sormene egitaraua: ekitaldien edukiak, plazako solasaldiak, sortzaileen emanaldiak, argitalpenak eta obrak.

Sormene egitasmoak lau erronka hauei erantzungo die:

- Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.
- Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
- Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
- Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka hauei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da: sortzaileak, antolatzaileak, kazetariak, hezitzaileak, zale aktiboak, kulturarekiko herritar pasiboak…

Elkarlanetik proposatuko, eztabaidatuko, adostuko eta gauzatuko dira Sormene plaza osatuko duten ekintzak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak