"Manifestu bat"

"Manifestu bat"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uztarria.eus

Non

Soreasu Antzokia

Noiz

30/08/2020

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?Zuzendaritzatik Pertsonai bat, istorio bat, hiru ahots. Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joan dira. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiarekin, aktorearen jokoak arreta bereganatuko du. Publikoak gonbidatuen papera hartuz, harreman estua eta intimoa sortuko da. - Zuzendaritza eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea
- Idazlea: Gaizka Sarasola Iarzabal
- Argi diseinua:  Andoni Mendizabal Andonaegi
- Argazkiak: Itziar Matxain Urra
- Kartela: Araiz Mesanza Iturritxa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak