Howdy

Howdy

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaz.eus

Non

Erreboteko plaza (Euria eginez gero, Ikastola)

Noiz

16/07/2020

Villabonako udako kultur egitarauaren barruan. Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan oinarritzen da Howdy taldea, 2012 urte hasieran Donostian sortu zena. Lehenbiziko urteak hainbat musikarirekin jotzeko eta herri musikaren ezagutzan murgiltzeko baliatu zuten. Hainbat taldekideren joan-etorriarekin batera, taldearen oinarria, nortasuna eta estiloa finkatuz joan zen pixkanaka. Azken urteetan sortu eta moldatu dituzten 12 abesti eta doinu grabatu zituzten iaz Oiartzungo Lezoti Estudioan, eta 2020ko urtarrilean argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Jon Arzelus (kontrabaxua) Urbil Artola (dobroa) Jose Mari Pulido (banjoa) Julen Maestro (trikitixa) Gorka Arranz (gitarra eta ahots nagusia)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak