The Mojo Hand

The Mojo Hand

Gertaeraren datuak

Antolatu du

udala.tolosa.eus

Non

Euskal Herria plaza

Noiz

02/07/2020

Tolosandblues 2020ren barruan. Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Aranzegi (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa). Orain arte egindako ibilbide laburrean, talde donostiar honek Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea 2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek: Mojo Hand taldeak lehen disko bikaina sinatu du Bluesa izendatzaile komun eta ezinbesteko abiapuntu hartuta Rhythm and Blues estiloan eta hirurogeigarren hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako soinu klasikoan murgiltzeko. Benetako bermea da disko osoan zehar Paul San Martin handiaren teklatua; eta haren lanari Fernando Neiraren eta sekzio erritmikoaz arduratzen den Karlos Aranzegiren maisutasuna gehituta ateak zabaltzen zaizkie Jon Aira gitarraren lan bikainari eta Gorka Azpiroz solistaren ahots zoragarriari.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak