Ilustratzailearen Txokoa: Asier Iturralderen erakusketa

Ilustratzailearen Txokoa: Asier Iturralderen erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Aiete Kultur Etxea

Noiz

11/12/2019-etik 15/03/2020-era

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Asier Iturralderen txanda da. Donostiako Asier Iturralde (Studio Gaston) irudigile eta diseinatzaile grafikoaren lanak gozatzeko aukera izango dugu. Arte Ederretan lizentziaduna da eta lehen urratsak diseinu estudio eta hainbat agentziarentzat lanean eman zituen (Gamma, Trace, Ver no, Alude, besteak beste). 2004 urtean beste diseinugile batekin batera "La Machine Factoría Gráfica" sortu zuen, erakunde eta enpresentzako grafiko eta ilustrazio lanak eginez. 2017an ilustrazioaren munduan gehiago sakontzeko gogoz, bide berri bati ekin zion Studio Gaston enpresa sortuz. Bertan erakundeentzako lan egiten dute batik bat, kultura eta gazteria arloekin zerikusia duten proiektuetan bereziki. Erakusketaren ordutegiaAsteartetik ostiralera: 16:00-20:30Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00Igandeak: 10:00-14:00Astelehenak eta jaiegunak: itxitaGabonetako ordutegia (Abendua 21 Urtarrila 6)Astelehenak eta jaiegunak (abendua 25, urtarrila 1, 6 ): itxitaAsteartetik igandeetara : 10:00-14:00Larunbatak : 10:00-14:00, 16:30-20:00 (abenduaren 21ean goizez bakarrik; 10:00-14:00)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak