Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Rodrigo Hernández
Gertaeraren datuak
Antolatu du
culturanavarra.es
Non
San Roman eliza
Noiz
12/10/2024
2024ko Organorako Musika Nafarroan Zikloaren barne. "Kontzertu hau berritzailea da bi arrazoirengatik: batetik, lehenbiziko aldiz izanen da Organo Musika Nafarroan zikloa Ezcároz/Ezkarozen, non Roqués e Hijos etxeak 1912an egindako organo ederra baitute. Bertzetik, lehen aldiz joko du gure zikloan interprete bakarlari gisa Rodrigo Hernándezek, bukatu berriak baititu organista ikasketak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Gonbidapen honekin agerian paratzen da organo zikloaren antolakuntzak interesa duela Nafarroako kontserbatorio eta musika eskolekin lankidetzarako zubiak eraikitzeko, horietan jasotzen baitute prestakuntza gure musikariek, oro har, eta organistek, zehazki. Rodrigo Hernándezek programa interesgarri eta harrigarri bat proposatzen digu, ia osorik XIX. eta XX. mendeetako musika espainiarrarekin osatua. Musika pieza horiei esker, aukera izanen dugu Ezcároz/Ezkarozeko San Roman elizako organoa bere edertasun guztian preziatzeko eta dituen posibilitate guztiez gozatzeko; izan ere, berritzeko lanen ondotik, orain arte ezkutuan geldituak zituen ñabardura eta posibilitate aunitz agerian gelditu baitira. "
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.