"Hegoak"

"Hegoak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sarrerak.sopela.eus

Non

Kurtzio Kultur Etxea

Noiz

25/10/2024

"Garbiñe Insausti abeslari eta aktoreak eta Iñaki Salvador pianista ezagunak bat egingo dute HEGOAK izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Emozioz betetako bidaia musikatua izango da, eta guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboaren edo Imanolen abestiak joko dituzte; pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta abestietara hurbilduko gaituzte, eta gure egingo dituzte Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill artista handien abestiak. HEGOAK ez da kontzertua soilik, antzerki-proposamena ere bada, Pessoa, Galeano edo Lorcaren testu laburrak biltzen dituena. Horrez gain, autoreei eta beren abestiei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak ere gogoraraziko dizkigute. Horrez gain, Maider Zapiriain biolontxelo-jotzailearen parte-hartze berezia ere izango dugu. "Fitxa artistikoa:- Zuzendaritza: Garbiñe Insausti
- Antzezleak: Garbiñe Insausti (Ahotsa), Iñaki Salvador (Pianoa) eta Maider Zapirain (Biolontxeloa)
- Konponketa musikalak: Iñaki Salvador

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak