"Soundchecking", Jon Usualen erakusketa

"Soundchecking", Jon Usualen erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

photomuseum.es/i

Non

Photomuseum

Noiz

01/12/2020-etik 10/01/2021-era

“Soundchecking” erakusketa izateaz gain, nire hirugarren liburua ere bada. Nahiz eta Helldorado aretoak babestutako proiektua izan, eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu duen liburua,  proiektua Jon Usual hutsa da goitik behera, hark eman baitu bere bizitzaren zati bat ekimen honen bidez. Duela urte batzuk sortu zen musikariak erretratatzeko, artista alde batera geratzen den unean. Hala, ordu baliotsu baino baliotsuagoak eskaini izan dizkiot Musikari, honenbeste maite dudanari, Helldoradoko oihal-atzetik. Zertan datza “Soundchecking”? Funtsean, helburu nagusia artista inolako artifiziorik gabe erakusteko, biluzik,  eta baita haren gizatasuna atzemateko ideia izan nuen, soinu-proba bukatzen denetik indarberritzera hotelera edo mokadu bat jatera joaten den arte, beste gau batean ere, helburu erromantiko honi aurre egin ahal izateko: munduko talderik onena izatea. Ziurrenik, gela ilun batean Kimikak bere magia egin, eta nire aurreneko argazkia positibatu nuen lehen aldian harrapatu ninduen txinparta berdina. Bizitza aldatu zidan huraxe bera, Rob Halford “Unleashed in the East” kantan garrasika entzun nuenekoa. Horma hauetan, teknika dago, estiloa, eskarmentua, kazetaritza grafikoaren eragina lengoaia bisual eran, bai, baina, batik bat, lanegun asko eta asko daude, neurri berean izugarri atsegingarriak zein aitortza urrikoak, musikariak erretratatzeko eta, geroko, arima ateratzeko. Haien esentzia harrapatzeko une zeharo perfektu horretan, ezezaguna den heinean: agertokitik kanpo. Nire ibilbide profesionalaren etapa honetan, kalitatezko lan bat nire ikuspuntutik burutu izanaren gogobetetasuna eskaintzen ari naiz nire buruari; zuokin guztiokin partekatu ahal izateak, gainera, izugarri pozten nau, atzean utzita alimaleko ahalegina, sakrifizio pertsonal, familiar eta profesionalak, eta ganbaratik barruan daramagun haurraren ilusioa aterata. Neurri batean, nire modua da Musikari berak eman didan guztia ordaintzeko, baina bada era bat ere haren baitan egoteko. Jakina, eskerrak eman nahi dizkiet pose bat eskaini behar izan gabe haiei argazkiak ateratzen utzi zidaten artista guztiei. Eta utzi ez zidatenei ere bai, jarraitzera bultzatzen bainaute. Jonen hitzak Enric RIVERO ARMENGOLEK jasoak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak