"La herencia"

"La herencia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)

Noiz

19/08/2020-etik 23/08/2020-era

- Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenian. Bruno, Sergio eta Raquel, bizitzak urrundu dituen hiru neba-arreba, deituak izan dira izeba Enriqueta hil ondoren haren herentziaren banaketara, nahiz eta inoiz ez duten izan harreman hurbilekorik hildakoarekin. Beren harridurarako, espero zutena baino askoz gehiago emango zaio bakoitzari. Baina herentziaren onarpena sinatzera doazenean, testamentu-betearazleak idatziaren azken partea irakurtzen die, non ustekabe bat baitago, haietako inork inoiz imajina ez zezakeena. Hor hasiko dira agertzen iraganeko zalantzak, inbidiak eta gorrotoak, eta azken harrigarri eta ustekabekoa ekarriko dute buruan. Fernando Coronado, Stany Coppet, Isabel Torrevejano eta José Carretero dira intriga, drama eta komedia beltza batzen dituen obra honetako protagonistak, eta Pepe Ocio zuzendaria. Testuak Premio Nacional de Teatro Ciudad de Castellón saria irabazi zuen, eta New Yorkeko IATI Theater-en Cimientos programarako hautatu zuten. Informazio gehiago: Miller Producciones Teatrales

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak