Filmazpit: "'Sad Vacation"

Filmazpit: "'Sad Vacation"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

filmazpit.eus

Non

BilbaoArte

Noiz

03/06/2020

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du. Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko. Sad VacationZer gertatu zen 1978ko urriko 12an Chelsea Hotelean? Benetan izan al zen Sid Vicious Nancy Spungenen heriotza eragin zuen labankadaren egilea? Sad Vacation dokumentalean aurkituko dituzun galdera batzuk dituzu horiek, baita erantzunak ere, Punk Rock generoan izandako bikote doilorrenari buruzko dokumental bikaina baita. Haien arteko harremanen nondik norakoak azaltzen dituzte, eta azken puntua eta amaiera ematen diote, Huey Morgan (Fun Loving Criminals), Bob Gruen, Howie Pyro (D-Generation, Danzig), Roadent (Sex Pistols roadie eta konfiantzazko laguna) eta Sylvain Sylvain (New York Dolls) artistek. * Dock Of The Bay 2017 Dokumental Onena- JATORRIZKO IZENBURUA SAD VACATION
- URTEA 2016
- ZUZENDARIA(K) Danny Garcia
- HERRIALDEA Espainia
- JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
- GAIA Sid Vicious eta Nancy Spungen bikotearen amaiera tragikoari buruzko dokumentala
- IRAUPENA 95 min.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak