"Antipasti"

"Antipasti"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Ezpeleta Jauregia

Noiz

25/08/2020

Astearteetan, 20:00etan, Antzerkia Patioan eginen da Gayarre Antzokiaren eskutik: adin guztietako ikusleei zuzendutako lau antzezlan arin samar taularatuko dituzte, gai askotarikoak, nafar konpainia baten eta nazioko beste batzuen eskutik. Hainbat istorioz gozatzen ahalko dugu, mundu onirikoak, pasiozkoak, jolas eta fantasiakoak irudikatuz. Kale-artetaren Ikuskizunak (astearteetan, 20:00etan): 2020/08/04 ORGANIK, 2020/08/11 ROMEO ENMASCARILLADO, 2020/08/18 DISTANS, 2020/08/25 ANTIPASTI. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Antzerki-saio horiek Gayarre Antzokiaren fatxadaren ondoan taularatzen zituzten aurreko udetan, eta aurten Patiora lekualdatu dituzte edukiera kontrolatu beharra dagoelako, betiere atari zabaleko ikuskizunei uko egin gabe. Abuztuak 25. 20:00. ANTIPASTI. Konpainia: El que ma queda de Teatre (Katalunia).
Antipasti jatetxe italiar xelebrea da, bi sukaldari oso berezi dituena: Marcelo Mascarpone chefa eta Pepino Pepperoni haren laguntzailea. Zirkua eta magia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko digu bikoteak. Malabarismoa barazkiekin, oreka-ariketak pizza-piloarekin, magia-saioak janariarekin, ikusleen parte-hartzea… Umore mordoa eta musika italiar onena, hori batez ere. Ausart zaitezte eta erreserbatu mahaia Antipastin. Buon appetito!!!. Adin guztietarako. Generoa: zirkua eta magia. Iraupena: 60 minutu. GAYARRE ANTZOKIAREKIN ELKARLANEAN.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak