Miramongo Matinéea: Attacca laukotea

Miramongo Matinéea: Attacca laukotea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.euskadikoorkestra.eus

Non

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Noiz

27/02/2021

- Mikel Ibañez
- Antoni Kosc
- Monika Mazur
- Beatriz Linares

L. Janacek
Harirako 1. kuartetoa, 'Kreutzer sonata' [18']

L. V. Beethoven
Harirako 14. kuartetoa [40']Zalantzazko edizioa, baina seguruaZikloak 29 urteko etenik gabeko historiako ediziorik zalantzazkoena izango du aurten ziurrenik. Zalantzazkoa da, neurri handi batean, bere garapena COVID-19 pandemiaren bilakaeraren eta gure lurraldean izango duen eraginaren araberakoa izango delako. Hala ere, edizio segurua izango da, beti unean-unean indarrean dauden segurtasun-neurriak zorrotz beteko baitira. Miramongo Auditoriumean gaur egungo egoerak eskatzen dituen neurriak hartuko dira: beharrezkoa izango da maskara erabiltzea, segurtasun-tartea eta aretoko langileek sartzeko eta irteteko emandako jarraibideak errespetatuko dira, eta sarreran derrigorrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea. Esku-programa ez da eskuan entregatuko, baina mugikorraren bidez jaitsi ahal izango da auditoriumeko sarreran jarriko diren QR kodeak erabiliz. Ez sarrerarik ez abonamendurik ez da salduko kontrakorik esan arteIndarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da ez sarrerarik ez abonamendurik salduko kontrakorik adierazi bitartean, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago. Denboraldian zehar egoera hau aldatuko balitz, salgai jarriko liratekeen sarrera solteek 7 euroko prezio bakarra izaten jarraituko lukete eta euskadikoorkestra. eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan eros ahal izango lirateke. Gainera, aforo librerik balego eta osasun-baldintzek ahalbidetuko balute, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke dagokion kontzertuaren egunean. Autobus-zerbitzua indarreanKontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak