ERRENTERIAN 11 KOLORE

ERRENTERIAN 11 KOLORE

Gertaeraren datuak

Antolatu du

herribizia.errenteria.eus

Noiz

15/05/2024-etik 29/05/2024-era

Urtero-urtero, maiatzaren 21eko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da ERRENTERIAN 11 KOLORE jaialdiaren bitartez, herriko izaerarekin guztiz bat etorriz. Errenteria kulturanitza dela ez dago dudarik, eta horrenbestez, jardunaldi hauen filosofia horixe da: guztiok bat egitea, partekatzea, elkar ezagutzea eta gure bizilagunengandik gertuago sentitzea, hain zuzen ere!Aurtengo egitaraua maiatzaren 15etik 29ra izango da, eta herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskaintzen ditu, udalerriko kultura aniztasunaz gozatzeko, kulturarteko topaketen, dantzen, musikaren eta beste jarduera askoren bitartez. Horretaz gain, herriko eskoletako ikasleek eta ludotekek egindako apaingarriekin apainduta egongo da herria (kaleak, dendak, tabernak…).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak