Joxe Mari Auzmendi pedagogo eta euskaltzalea hil da

Joxe Mari Auzmendi pedagogo eta euskaltzalea hil da
Joxe Mari Auzmendi (Azkarate, 1954), Hik Hasi aldizkariaren sortzailea eta euskarazko pedagogiaren erreferente honen arima izan dena, gaur hil da. Nafarroan sortua zen Azkarate, baina aspaldian Hernanin bizi zen. Hezkuntzan eta euskalgintzan egin izan duen lana Hik Hasi aldizkarian gauzatu zen batik bat, 1995eko ekainean bere bultzadaz (beste hainbat irakaslerekin) argitaratu zelarik lehen alea. Euskal hezkuntza sistema propioa eta berrikuntza pedagogikoa, horietxek izan ziren Joxe Mari Auzmendiren kezkak, eta horiexek ziren, noski, Hik Hasi aldizkariaren ildo editoriala eta urtero antolatzen dituzten jardunaldien ardatza ere. Esate baterako, Hik Hasiren 20. urteurrenean antolatutako jardunaldiak, " Herri hezitzailea, eskola herritarra" lemarekin. Hik Hasiren proiektuan, "taldeko arima" izan dela nabarmendu dute bere lankideek. (argazkia: Hik Hasi)