Kalealdia 2024: "Bueltaxka"

Kalealdia 2024: "Bueltaxka"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbokokalealdia.eus/

Non

Doña Casilda Parkearen Pergola

Noiz

01/07/2024

Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan. Zenbat aldiz sentitu duzu ez duzun zerbait nahi duzula? Zenbat aldiz ibili zara bueltaka, falta zaizun “zerbait” horren bila? Asegabetasunarena betiereko giza arazoa “zera hori” eskuratzean gure bizitza osoa izango dela sinestera eramaten gaituena…
Gaur egun, bilaketa hori etengabea eta aseezina da, inoiz ez dugu sentitzen merezi duen leku batera iritsi garenik, eta hor jarraitzen dugu, bueltaka. Gauza jakin bat lortuz gero, gure bizitza betiko konponduta egongo dela uste dugu, baina, egia esan, ez da horrela gertatzen. Bizitza ez zaigulako “erabat konpontzen”, beti gaudelako bidean. Bueltaxka lanak gelditzera behartzen ditu ikusleak, bueltak emateari uztera, bilaketa bertan behera uztera. Gogoraraziko digu hor kanpoan ez dagoela beste ezer, kitto, den-dena hauxe dela. Baina “honek” merezi duela. Zuzendaritza:Osa + Mujika
Koreografia:Jaiotz Osa
Antzezleak:Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
Jantziak:Xabier Mujika
Musika:Gartxot
Bideoa/Argazkiak:Etanowski

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak