Isabel Aísa eta Rakel Imaz nafar clown bikainak Kalendula eta Muxutrukaren azalean sartzear daude umorez josita dagoen eta berdintasunaz mintzo den HELDUENTZAKO KOMEDIA honekin.
Istorio honetako protagonistak enplegu-bilaketa aktiboan murgildurik daude. Beren esperientziek errebelazio inozo desegokietara eramaten dituzte. Clown jokoaren (HITZEKIN) zaurgarritasunetik eta samurtasunetik abiatuta, bi emakumeek ikusiko dute ez dela batere erraza lan-merkatuan «sartzea», hau da, emakume-gorputz bat produkzio-sisteman sartzea. Prekarietatea, inbisibilitatea, familia eta lana uztartzeko arazoak, soldata-arrakala edota kristalezko sabaia bezalako gai larriei heltzen die antzezlanak, munduari garraztasunik gabeko umorez baina konplazentziarik gabe begiratuz.
Desdramatizatu egin beharra dago. Beti. Eta, aldi berean, oraindik ere egiteke dauden desberdintasunen eta gizarte-bazterketaren aurrean beste alde batera ez begiratzea.
GOMENDATUTAKO GUTXIENEKO ADINA: +14 urte. Iraupena 75 minutu Fitxa artistikoa
Autoría · Egiletza: Rakel Imaz, Isabel Aísa. Dirección · Zuzendaritza: Virginia Imaz. Intérpretes · Antzezleak: Isabel Aísa (Caléndula), Rakel Imaz (Muxutruka). Escenografía · Eszenografia: Trokolo, Estudios Pigmento. Vestuario y atrezzo · Jantzitegia eta atrezzoa: Isabel Aísa, Rakel Imaz. Una producción de Trokolo Teatro.
"¡DÍGAMEEE..!"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatrogayarre.com
Non
Gayarre Antzokia
Noiz
14/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.