"Itsasoz harainditik. Artista bidaiariak Patricia Phelps de Cisnerosen bilduman"

"Itsasoz harainditik. Artista bidaiariak Patricia Phelps de Cisnerosen bilduman"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

museobilbao.com

Non

Bilboko Arte Eder Museoa

Noiz

02/07/2020-etik 19/10/2020-era

Patricia Phelps de Cisnerosen bildumetan, bada beharbada gainerakoak baino ezezagunagoak izan arren Amerikako kontinenteko bisualtasunaren funtsezko zati bat kontatzen duten piezek osatutako multzo bat: europar eta estatubatuar bidaiariek paisaia latinoamerikarren aurrean sentitu zuten lilura eta jakin-mina. Are gehiago, XIX. mendearen amaieran "eskola nazionalak" hasi ziren arte, esan daiteke artista bidaiari horiek eman zutela irudimenak piztuko zituen amerikar irudi horren berri. Hala, horien artean daude, batetik, Frans Post margolari barrokoaren espedizioak, zeinaren bi paisaia eder Cisneros bildumako parte diren, eta, bestetik, Alexander von Humboldten ibilaldiak. Erakutsiko den multzo ederra 150 piezak osatzen dute: margolanak, marrazkiak, estanpak, liburuak eta argazkiak. Ordenan zegoen mundu bat eraikitzeko xedea zuen pintura akademizistan ¿hizpide dugun ezusteko natura boteretsuaren justu kontrakoa dena¿ entrenatutako europar begietara sumendiek, begetazioak, ohitura hain bestelakoek. . . sortutako jakin-mina eta txundidura ere islatzen du erakusketak. Hala ere, artistek XVIII. mendeak ezarritako kategoria estetiko handiak eraman zituzten aurrez ikusi gabeko eszena eta paisaia "exotiko" horien irudikapenetara. Komisariotza: Estrella de Diego, UCMko Artearen Historiako katedraduna eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kidea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak