Atlantikaldia 2024: egitaraua

Atlantikaldia 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus/

Noiz

19/09/2024-etik 22/09/2024-era

Atlantikaldia Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak bere 11. edizioa ospatuko du aurten irailaren 19tik 22ra, Errenterian. ‘Artxipelagoa’ da 2024ko edizio honen leloa. Hala adierazi dute gaur Lekuonan egin den prentsaurrekoan Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Mercedes Garcia eta Lourdes Dominguez ‘50 céntimos poéticos’ elkarteko kideek. Hamaika urte betetzen ditu aurten jaialdiak. Hamaika hitzaren esanahia zenbaki hutsetik haratago doa euskaraz: “hamaika aniztasuna da; eta hain justu, hori da Atlantikaldiaren erroa. Hamaika emanaldi, hamaika sorkuntza, hamaika harreman, hamaika emozio… guztiak kopuruan ezberdin, baita tamainan ere. Gure unibertsora eramatean, Artxipelago bat datorkigu burura: irla txiki ezberdinez osatutako eremu bat” esan du Aizpea Otaegi alkateak. Horregatik hautatu dute leloa, kultura eta musika ekitaldiak artxipelago baten irlen antzekoak direlako: anitzak eta bereziak, baina elkarrekin lotuta eta elkarrekintzan. Hau da, jaialdiak kulturen arteko elkarrizketa eta sormen artistikoa sustatzen ditu, irla bakoitzak bere nortasuna mantenduz batera osotasun harmoniatsua eratzen duen moduan. Sormen artistikoa eta elkarlana, karteletik hasitaAtlantikaldia jaialdiaren ekimenik nabarmen eta berezienetako bat dira “Itsas Elkarrizketak”, hau da, kultura ezberdinetako sortzaileen arteko elkarlanak. Honen adibide bat da urtero jaialdiaren kartela diseinatzeko munduko txoko ezberdinetako artistak elkartzea. 2024ko ediziorako, Ibane Cerezo urretxuarra eta Catarina Alves portugaldarrak sortu dute irudi grafikoa. Cerezo Bartzelonan bizi da eta Alves Amsterdamen, eta bien arteko lankidetza proiektu aberasgarria izan dela adierazi dute. “Hau modu bikaina da kultura eta perspektiba ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko eta sormen kolektiboa bultzatzeko, Atlantikaldiaren helburu nagusienetako bat erakutsiz”, adierazi du alkateak. Eragileen proposamenak jasotzeko epea irekitaAntzeko moduan, jaialdiak aniztasun kulturala eta elkarbizitza ospatzen ditu, kulturarteko harremanak sendotzen eta parte-hartzaileen arteko saretzea eta elkar ulertzea hobetzen, etengabe berritzen eta aldatzen diren dinamikoak diren ekimenekin. Horretarako aurten ere programazio artistikoa herritik bertatik sortutako proposamenekin osatu nahi dute. Eragileek atlantikaldia. errenteria. eus webgunean dagoen formularioa beteta bidali ditzakete euren proposamenak, maiatzaren 16ra bitarte. Iaz ’50 céntimos poéticos’ elkartea izan zen Atlantikaldian parte hartu zuen eragileetako bat, eta 15 hizkuntzatan irakurritako poesia errezitaldia antolatu zuen. Bertako kide den Merecedes Garcia “oso pozik” agertu da iazko esperientzia gogoratzean, eta ideia Udalak egindako mapa soziolinguistikoaren ondorioz sortu zela azaldu du, mapa horrek argi eta garbi adierazten baitu “Errenteriako kultur aberastasuna ikaragarria” dela. Era berean, Lourdes Dominguezek Errenteriako aniztasuna, kultura eta historia azpimarratu nahi izan ditu, eta beren ekimenaren berezitasuna azpimarratu du “hizkuntza ulertu gabe ere, poesia sentitu egin daitekeelako”. Maite Gartzia kultura zinegotziak proposamenak baloratzeko garaian antolakuntza batzordeak izango dituen irizpideak argitu ditu: urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea; hots, berrikuntzaren bat barneratzea; herritarren parte-hartzea sustatzea; eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea; eta kultur aniztasuna bultzatzea. Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin ondoren, igorleekin jarriko da harremanetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak