Araia-Asparrenako 2024ko Umorezko Antzerki Jaialdiaren barruan. Zeruan, Ospe jainkosak antzerkiko jenio batekin ezkontzeko asmoa iragarri du. Haren mirabeek, Datuk, Mitok eta Esamesek, Parisera eramango dute, Molière izeko tipo bat ezagutzera eta haren bizitza gorabeheratsuaren eta lan barre eragileen jarraipena egitera. Maitasunez, maitasunik ezaz, jeloskortasunez, topaketez, desadostasunez, dueluz, dantzez, abestiz eta abarrez betetako istorioa, eta komediaren jenioaren eszena dibertigarrienen, ironikoenen, sarkastikoenen eta eskandalagarrienen hautaketa erregistro sorta zabalarekin, fartsa burleskotik hasi eta ironia zorrotzera pasatuz, baita samintasunera ere. Fitxa artistikoa:- Antzezleak: Marta Estal, Laura Ferrer, Mario Portillo, Kevin De la rosa eta Juan De vera
- Zuzendaritza: Yayo Cáceres
- Iraupena: 90 minutu
- Hizkuntza: Gaztelania
Jaraialdia 2024: "Vive Molière"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
jaraialdia.com
Non
Araia - Arrazpi Berri Kiroldegia
Noiz
17/08/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.