"Pinocchio"

"Pinocchio"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ametx.eus

Non

Zornotza Aretoa

Noiz

22/02/2020

Sorkuntza lan kolektiboa da hau, Carlo Collodiren ipuinean oinarrituta eta Julio Salvatierraren testua abiapuntutzat hartuta. Pinocchio-ren abenturak testu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra. Hala ere, Cervantesek egin zuen bezala -zeinak zaldun-liburuen elementuak baliatu baitzituen, On Kixoten-, Collodik maitagarreni ipuinen teknikak erabili zituen bere lanean, mundu horretako printze eta printzesa, maitagarri on eta sorgin gaiztoen narratiba eztitsua baztertzeko. Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa: egur zati baten istoria da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri ipuinen nahasketa bikaina da. - Zuzendaria: Jose Carlos García
- Antzezleak: Patxi Pérez, Maider Yabar, Maria Luzariaga
- Iraupena: 60 min

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak