Poetika 2020: Julia Piera

Poetika 2020: Julia Piera

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kmk.gipuzkoakultura.eus

Non

Koldo Mitxelena Kulturunea

Noiz

05/05/2020

Poetika 2020ren barruan. - Poeta gonbidatua: Julia Piera
- Aintzin solasa: Itziar Minguez
- Musika: MusikeneJulia Piera (Madril, 1970) idazlea da. Madrilen, Ekonomian lizentziatu ostean, Bolonia eta Brighton hirietan bizi izan zen; lau urtez Literatura eta Hizkuntza Erromanikoak ikasten aritu zen Harvard-eko Unibertsitatean; eta gero Dublinen, han Cervantes Institutuko zuzendaria izan zen. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Al vértice de la arena, Igual que esos pájaros disecados, Conversaciones con Mary Shelley, eta Puerto Rico Digital (2010eko Francisco de Quevedo Saria, eta Ausiàs March Saria Akzesita). Azken horrekin Kritika Sarien eta Literaturako Sari Nazionalen finalisten artean agertu zen. Hainbat antologietan parte hartu du, horien artean, Forrest Gander-ek egindako Panic cure. Poetry from Spain for the 21th Century bilduman, bertan XXI. mendeko hamar poeta berritzaileenen artean dago. Gaur egun Colby College-ko Espainiako sailean zuzendaria da. Itziar Mínguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebista-gidoilaria. Liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue (Renacimiento, 2006), Luz en Ruinas (Visor, 2007), Cara o Cruz (Huacanamo, 2009), Pura Coincidencia (Point de lunettes, 2010), Wikipoemia (Oblicuas, 2014), Cambio de rasante (Tenerife, 2015) eta Que viene el lobo, Nicanor Parra saria irabazitakoa (Isla de Siltolá, 2016). Eta antologia ugaritan parte hartu izan du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak