"Eukalyptus"

"Eukalyptus"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

udalbiltza.eus

Noiz

22/09/2024

Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarakosatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han.
Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua.
Euskalytus esatea etekin esatea da.
Euskalyptus esatea errekin esatea da.
Euskalyptus esatea berrekin esatea da.
euskalyptus esatea gutaz aritzea da.
Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean.
Eta zu, zerk sutzen zaitu?"Eukalyptus" proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen. Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta, eta Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz. Urrestik azaldu duenez, antzezlan berri honen helburua eukaliptoaren errelatoa kontatzea izango da "Zerbaitek esaten dit baduela zer esan gutaz. Azken finean gure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta dantzatik gertu kokatu nahi dudan poetika batean". Antzezlan berri hoen protagonista, beraz, eukaliptoak izango dira: "Eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi da, zalantzak sortu, nire ustez hau baita artearen funtzioa. Gure inguruarekin erlazionatzeko dugun moduak gure izaeraz, gure garaiaz, gure joerez eta gatazkez hitz egiten duelako". Bermeotarraren ustez, "periferiako gai eta zalantzak plazan jarri nahi ditut, euren garrantzia politiko eta urgentziaz hausnartzeko asmoz. Beti ere hurbilketa garaikide batekin". Jon Ander Urresti (1992, Bermeo) Dantzerti Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolan graduatua da eta hainbat antzerki-taldetan ibili da aktore lanetan. "Tribiz, baserri galdue" gradu amaierako lana antzezlan bihurtu zuen, eta bertan bere familiaren baserri eroriaren inguruko kontakizunak bildu zituen. "Horman Poster" kolektiboko kide da eta "Antigone edo ezetzaren beharra" antzezlanarekin 2022ko Donostia Saria irabazi zuten. - Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia.
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti.
- Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak