"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa" (Interneten)

"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa" (Interneten)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tartean Teatroa

Noiz

16/03/2020-etik 30/06/2020-era

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlanak publiko egin dituzte. Hain zuzen ere, Vimeo plataforman ikusi ahal ditugu. EZ DOK HIRU. EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOAEz Dok Hiru-ren antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak interpretatuta. Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz. - Ez Dok Hiru. Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlana, osorik
- Antzezlanaren fitxa
- Antzezlanaren testua jasotzen duen liburuaren fitxaGainerako antzezlanen saioak esteka honetan daude ikusgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak